Ongi etorri ABBren Niessen Lantegira. Zure eta zurekin doazenen segurtasunagatik, kontuan izan, mesedez, gomendio hauek.
Arau orokorrak
Arau hauek lantegi honetara sartzen diren pertsona guztiei aplikatu beharrekoak dira. ABBk eskubidea du arauak betetzen ez dituena ez onartzeko eta ez ditu bere gain hartzen arauak ez betetzeagatik sortu daitezkeen kalteak.
Derrigorrezkoa da bisitaren Arduradunak/Gidariak emandako segurtasun jarraibideak betetzea eta enpresako segurtasun seinaleak errespetatzea.
Derrigorrezkoa da segurtasuneko oinetakoak eta ikusgarritasun handiko txalekoa janztea.
Bisitaren Arduradunak/Gidariak adierazitako bidetik joan beharko da.
Erabat debekatuta dago etengailuak, eragintzako aginteak, koadro elektrikoak edo edozein makina, erremina edo produktu manipulatzea.
Lantegian eta aparkalekuan debekatuta dago oinez goazela telefono mugikorra erabiltzea. Telefono mugikorrez hitz egiteko, gelditu egingo gara eta arriskurik ez dagoen leku batean jarriko gara.
Eskaileretan ezin da korrikarik egin, ez eta telefonoz hitz egin ere. Mugitzeko, heldu eskubandari edo eskudelari.
Kanpoaldean, espaloitik eta oinezkoentzako pasabideetatik joan. Debekatuta dago galtzadatik joatea edo galtzadan geldi egotea.
Lantegiaren eremu osoan, gehienez 20 Km/h-ko abiaduran zirkulatu daiteke ibilgailuarekin. Lantegiaren eremutik irtetean kanpoan dabiltzan ibilgailuei bidea eman behar diezu.
Gure instalazioetan DEBEKATUTA DAGO ERRETZEA.
Lantegian oinez goazela, kontuz ibiliko gara orga automotorrek harrapatzeko arriskua dago eta. Ezin da sarbide mugatuko guneetatik ibili.
Larrialdiren bat gertatzen bada
Irten eraikinetik Ebakuazio Alarma aktibatzen denean (sirena hots etengabea eta argi gorri birakariak). Bete ABBko Larrialdi Taldeak emandako jarraibideak.
Kea baldin badago, joan makurtuta eta, ahal bada, estali aurpegia zapi heze batekin.
Erabili hurbilen duzun ebakuazio bidea edo larrialdi irteera.
Joan elkartzeko gunera; goiko aparkalekuan dago.